XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), guk onartzen ez dugun Jainkoaren irudia eta Jainkoa bera nahastuz gero, eta aldi berean Berarengana gehiago hurbiltzeko egokiera ere ematen da, akastuna dela ikusi den lehenagoko irudia beste irudi berri batekin ordezkatuz gero.

Tolstoiren uste sendoa da hori: " Jainkoaz uste duzun guztia faltsua dela eta Jainkorik ez dagoelako ideia bururatzen bazaizu, ez zaitez beldurtu.

Askori gertatzen zaie horrela.

Basati batek bere zurezko jainkoan sinesteari uzten badio, ez da Jainkorik ez dagoelako, benetako Jainkoa zurezkoa ez delako baizik ".

Batzutan eta mistikoen bizitza ikustea besterik ez dago, gau ilunak urteak irauten ditu; beti argia berriro etorriko dela itxaroten, eta sinesmena zalantzak, batzutan itzelak, eramateko gaitasuna delako esperientzia norberarengan nozitzen.

Aquinoko Santo Tomasek bere garaian esaten zuen, sinesmena ez dela ezagumena bezain ziurra, sinesmen egiek gizakiaren ezagumena gainditu egiten bait dute .

Jesus Haurraren Santa Teresari, bere heriotz ohean, honako burutapenak zetozkion: Heriotzak emango dizu, ez zuk itxaroten duzuna, gau sakonagoa baizik, ezerezaren gaua.

Eta esaten zuen: Pozez beteriko arima naizela irudiko zaizue, sinesmenaren buru estalkia zarratatu zaidalako.

Aitzitik, ordea..., hau ez da honez gero buru estalkia niretzat, zeruraino igotzen den horma baizik (...) SINESTU NAHI DUDANA dut goraipatzen.

Aldarte honetarako hobezina izaten jarraitzen du Loiolako San Inazioaren arauak: Ilunaldian, aldaketarik ez.